Apartamentua

KATEGORIA: Apart. turistikoa TOKIA: 8
KOKAPENA: Herrian bertan ALKILERRA: Osoa
TXIMINIA: Bai KALEFAKZIOA: Bai
SEHASKA: Bai ANIMALIAK: Ez
WIFI KONEXIOA: Dohain HAURRENDAKO SEHASKA, BAÑERA ETA TRONA

Etxetxipia Etxea, izen bera duen XIX. mendeko Baztandar etxe dotore baten lehendabiziko pisuan kokatua dagoen apartamentu rurala da. 188 m2ko zabalerarekin, oso eguzkitsua da eta bista zoragarriak ditu Txokototik zehar pasatzen den Baztan erreka aldera.

Bere gela guziak zabalak eta erosoak dira; 4 logela daude, hiru bikoitz eta bertzea matrimoniozkoa. 2 komun oso, sukalde-jakontokia tximiniarekin eta egongela eder bat telebistarekin. Nahi izanez gero etxeko garajea erabiltzeko aukera eskaintzen da. Haurrendako parkea hurbil.

Bere dekorazio zaindua, material onak eta kokapen paregabea dela eta, Nafarroako Kultur eta Turismoko Departamentuak HIRU GILTZAKO  Kalitate Gorena atxeki dio Etxetxipia Etxea apartamentu ruralari.